XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lezo

Gure Euzko-etxearen zabalkunde-eguna ba'datorkigu poliki-poliki Urilla'ren 11'garrenean zabaltzeko asmotan gera Jauna lagun.

Orain, lezotarrak, erri guztietako Batzoki zabalkundietara, joaten geran ezkero, erri oietako abertzale danok, egun ortan gurekin elduko dira, guk ala uzte degu beintzat eta ala bear ere gaiñera.

Arin, betor eguna ori, betoz mendigoizaleak, bereen ikurriñakin betoz, txistu, dantzari eta irrintzilariak.

¡Betoz!!... Lezotar abertzale maitearen besarkada, maite-maitea jasotzera!....

Jai onen sestasunak aurrera eramateko, oraindik astia badago eta urbil Jaun lagun, jarraituko degu, bitartean ekingo diogu lanari.

Asteko kontuak

Aste ontan, ezda iñor ezkondu (Lezo'koakin asi naiz) ezkondu ez diranak, neska-zar eta mutil-zar gelditzeko arrixkoan daude, eta kontribuzioa, ordaintzeko garaia urrian da.

¡Erne, ni, eta zuek ere!.

- Atserritar, oste edo jende aundia nebaitzen degu Gurutz Doitsuari iker aldia egitea etorri ta, Euskotarren Gurutza Deuna, atzerritarrak ere asko maite dutela esaten digute.

- Zazpi izparringi eskuitarrak Madril'ko gobernuak, mututu erazi ditu, egia beste gauzarik argitaratzen zutelakoz, eta gu gizaragaxo abek enarakumeen lez, tellatuen-egalatik begira ta begira, sarkalderuntz, ango demokrazia izpi bat ikusteko gogoz.

Lenbaitlen, azke ikusi nai, guk gure izparringi oiek ordea.

- Igazko asteazkenan zortzi Kerejeta'tar Jose Iñazio gizon ona il zan.

Bere sendiari nere samin agurra damaiot. (G. B.).

- Salaberria'tar Iñazio, ARGIA'ko saltzen, oso mutil pijoa degu.

Igazko larunbatan ere, baserrira sartzeko astirik gabe, 71 ARGIA arrapazka saldu zituan.

Prakan atseraldetik akondoran mutturra agerian ba'daramak ere, biotzean euzko-gogoa eramantzak, eta zenbait kaballero baño zaldun aundiago izango aiz.

Kalean uzkur egiten duan euzkeltzaleakotan dagon olloaren antzekoa da.

Anastaxio.